top of page
03.jpg
03.jpg
2 bi. KARTELA GIRONA.jpg
BI_ OIARTZUN_ LANDETXE KULTUR ARETOA.jpg
02 08 24_ KARTELA A3_ .jpg
A3  PRINT ASTEA  09 09 24 NIESSEN 27 x 42 _.jpg
A3 OIARTZUN_ LANDETXE KULTUR ARETOA.jpg
bi. KARTELA GIRONA.jpg
PRINCIPE_ KARTELA. low.jpg
KARTELA PRÍNCIPE 11 07 24.jpg
bi. KARTELA GIRONA.jpg

KOSTALDETIK

gertuko istorioak

KOSTALDETIKi buruz 

KAIXO!

Webgune honen bidez pelikulari buruzko informazioa emango dizugu pixkanaka.

Adi egon… agian zu edo zure ingurukoren bat agertzen zara!

Filmmaker modura aritu gara proiektu honetan, etenka. Ez gara Auguste eta Louis Lumière, eta ez gaude 1885eko Parisen, baina Pasaian, Donostian, Getarian, Biarritzen, Sitgesen, Mallorcan… eta beste hainbat lekutan izan gara.

24 istorio kontatu ditugu, kostaldearen eta memoriaren artean, intimoaren eta kolektiboaren artean filmatuak:

01. Gu, txalupak
02. Hemengo kantujira
03. Hondarribiko Alardea
04. Albaolaren eskutik arraunean ikasten
05. Pasaiko batelariak
06. Joaquín, Berrizko musikoa
07. VIII. mendean jada jendea bizi zen Pasai Donibanen
08. Energia garbia
09. Getariako saretzaileak
10. Surf giroa Hondarribian eta Biarritzen
11. Gatz ukitua Donostian
12. Salbea
13. Gaizka del Río Emazabel
14. Aitamari abian da
15. Gu ere Mediterraneora joan ginen
16. Sitgesko argia, egunez eta gauez
17. 2019ko abuztuaren 2an Sitgesetik abiatu ginen
18. Penintsulara itzulera
19. Hiru izen: Passage, Pasajes, Pasaia
20. Karmen eguneko ospakizuna
21. Dantzan, Santiago plazan
22. Zinemako San Juan
23. Santa Ana eguna
24. Nire zahar San Juan

Filmak ordu 1 eta 33 minutu irauten du.
Ez zara aspertuko.

Eskerrik asko bidaide izateagatik.

Zure herriko kultur sailaren bidez pelikularen proiekzioa antolatu nahi baduzu —auditorio batean, adinekoen egoitza batean, ikastetxe batean edo beste edozein tokitan—, gurekin zuzenean harremanetan jar zaitezke webgune honen bidez.
Idatzi helbide honetara: imanolsistiaga@gmail.com
Klik bakarrera gaude!

Non ikusi da KOSTALDETIK?

Juanba Berasategi Auditoriumean_ Pasai Donibanen

Príncipe Zinematan_ Donostian_ Aste betez. 

Niessen Zinematan_ Errenterian_ Bi astez

Gezada Auditoriumean_ Lezon

Landetxe Auditoriumean_ Oiartzunen

GFF 36 urte_ Girona Film Festivalean_

Gironan eta mundu osoko 112 herrialdetan_ in streaming

Non / Noiz ikusiko da KOSTALDETIK?

Hemen idatziko dugu

Galeria

Kontaktua

Hitzegin dezagun!

Zure udalerrian KOSTALDETIK proiektatu nahi baduzu,

jarri harremanetan nirekin_ Imanol Sistiaga_

WhatsApp +34 653 339 174

Posta elektronikoa: imanolsistiaga@gmail.com

Trailerrak

bottom of page